Itxi

Beste kirolak

Buzios Pro

Bodyboarda: Eunate Agirre, final-laurdenetara

K.I.

Erredakzioa

Lilly Pollard australiarra gainditu du eta bere hurrengo aurkaria Karla Costa Taylor brasildarra izango da.

Hasi da Eunate Agirre bodyboarlariaren denboraldia. Munduko zirkuituko Buzios Pro txapelketan izan da, Brasilen. Bizkaitarrak final-laurdenetarako urratsa eman du.

Final-zortzirenetan hasi da bere ibilia, Lilly Pollard australiarraren aurka. Bere lehen bi olatuak izan dira sailkapena eman diotenak. Guztira bost olatu hartu ditu. Bi onenak 6.50 eta 7.75 puntu jaso dituzte. Hasieratik bukaerara agindu du txandan. Final-laurdenetan Eunate Agirreren aurkaria Karla Costa Taylor brasildarra izango da.

FINAL-ZORTZIRENAK

1 14.25 Eunate Aguirre EUK
2 12.40 Lilly Pollard AUST