Beste kirolak
Shisha Pangma
Edurne Pasaban, lehen kanpamentuan
Erredakzioa
Kirolari tolosarra lehen kanpamentuan dago eta gailurrera astelehenean heltzea espero du. Espedizioa, Iñaki Ochoa de Olzaren bidetik igoko da.
Edurne Pasabanen hitzetan, oraindik ez zuten igotzeko bidea hautatu: "Marco Panzeriren talde italiarra gu bisitatzera eta azken ikutuak ematen laguntzera etorri dira gailurrera heltzen garen egunerako dena prest izateko. Ez dugu oso argi ikusten ohiko bidea goikaldea elurrez beteta baitago".
Horregaitik, tolosarrak eta bere taldeak, beste bide bat hartzea erabaki dute. "Iñaki Ochoa de Olzaren bidea jarraituko dugula uste dugu, berak beste bide bat zabaldu zuen 2006an laugarren kanpamentutik, zuzenean tontorrera eramaten duena" azaldu zuen.
Pasabanek gainera, ilusioa handia ematen diola bertatik igotzeak adierazi zuen, Jorge Nagorek bidalitako argazkiak ikusi ondoren. Kirolari tolosarrak 14 "zortzimilakoak bide horretatik igoz, bukatu nahiko lituzke.