Itxi

Beste kirolak

Bat Formula

Hamilton lider jarri da, Hungarian irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Britainiarrak mundialeko lehen postua kendu dio Nico Rosberg taldekideari.

  • Lewis Hamilton, eta Nico Rosberg (atzean). Argazkia: EiTB.

    Lewis Hamilton, eta Nico Rosberg (atzean). Argazkia: EiTB.

Lewis Hamilton (Mercedes) britainiarrak irabazi du Hungariako Sari Nagusia, Munduko Txapelketako hamaikagarren proba. Garaipen horri esker, Hamilton lider jarri da sailkapen nagusian, Nico Rosberg taldekideari lehen postua kenduta. Fernando Alonso (McLaren) eta Carlos Sainz (Toro Rosso) zazpigarren eta zortzigarren izan dira, hurrenez hurren.

Hungaroring zirkuituan lortzen duen bosgarren garaipena da Hamiltonentzat, bertan garaipen gehien lortu duen gidaria da jada, Michael Schumacherren aurretik.

Daniel Ricciardo australiarra (Red Bull) hirugarren izan da eta Sebastian Vettel alemaniarra (Ferrari), berriz, laugarren.