Gorliztarrak Munduko Txapelketa irabazteko aukerekin jarraitzen du. Berriki, bi proba jokatu ditu Italian, eta sailkapen nagusiko bigarren postuari eusten dio.
Jaime Bustok Munduko Trial Txapelketako bosgarren proba jokatuko du ekainaren 17 eta 18a artean, Andorran. Gorlizekoak San Marinoko probaren ostean, lidergoa galdu du, baina Toni Bouri irabazteko aukerekin jarraitzen du, zortzi puntura baitu.
Istripua Bentaberriko bidegurutzean gertatu da. Kolpearen ondoren, su hartu du ibilgailuak. Gidaria bertan hil da eta Daniel Chasco kopilotua autotik atera ahal izan da eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Gaur goizean "Helmuga" saioan, Renault 4L edo "kuatrolatas" bat izango da protagonista, Ibon Malaxetxebarria eta Andoni Larrinaga lehengusuen aititaren autoa, hain zuzen. Marokon Rally 4L Trophy-n bizi izan zuten abenturaren berri emango dute.
Iruñean aurkeztu dute, Nafarroa Arenan, martxoaren 25ean jokatuko den Munduko Trial Txapelketa. Mundu mailako bederatzi gidarik baieztatu dute euren parte-hartzea.
Al Attiyahk bere bostgarren Dakarra irabazi du, Benavidesek, berriz, bigarrena. Sebastian Loebek, bestalde, errekorra egin du, izan ere, sei garaipen lortu zituen jarraian.
Sebastien Loebek (BRX) historia egin du Dakar Rallyan, sei etapa jarraian irabazi dituen lehen gidaria izan baita. Motorren kategorian, Kevin Benavidesek (KTM) lortu du etapa garaipena.
Dakarra amaitzeko bi etapa falta direnean, autoetan dena erabakita dagoela dirudi eta motorretan ez dago ezer konponduta. Bost garaipenen ondoren, Sebastien Loebek (Prodrive) sailkapenaren gailurra lortu du.
Sebastien Loeb (Prodrive) eta Luciano Benavides (Husqvarna) garaipenak biltzen ari dira eta dagoeneko bost dira (lau jarraian) frantziarrarentzat eta hiru argentinarrarentzat Dakar honetan, 11. etapan gainditu ondoren.
Sebastien Loebek (BRX) irabazi du 10. etapa autoetan, eta Ross Brachek (Hero) motorretan. Autoen mailan Al-Attiyah (Toyota) da sailkapen nagusiko liderra; Kevin Benavides (KTM), aldiz, motorren mailan.
Sebastian Loebek (Prodrive) autoetan eta Ross Branchek (Hero) motorretan izan dira Dakarreko 8. etapako irabazleak. Autoetan, Carlos Sainz garaipenik gabe geratu da, zigortu egin baitute abiadura muga gainditzeagatik.
Nasser Al-Attiyah (Toyota) qatartarrak irabazi du Dakar Rallyko bosgarren etapa, Carlos Sainzen aurretik (1:57ra). Motoetan, Adrien van Beveren (Honda) frantziarra Nacho Cornejo (Honda) txiletarrari gailendu zaio 13 segundoko aldearekin.
Barredak (Honda) itxaron behar izan du antolatzaileek garaipena baieztatu arte; izan ere, hasiera batean kendu egin diote; Sebastien Loebek (Prodrive), aldiz, lehen aldiz irabazi du aurtengo Dakarren. Sanders eta Al-Attiyah daude lehenengo postuan, sailkapen nagusian.
Eguraldiak baldintzatutako 3. etapa bizi izan dute Dakarren. Pilotuei laguntza emateko helikopteroen hagan egiteko ezintasunak eta eurite gogorren jardunaldia 378. kilometroan amaitzera behartu du antolakuntza, berez 447 km zirenean.
Mason Klein (KTM) estatubatuarrak, motoetako lehen etapa irabazteko zorian egon zenak, bereganatu du bigarren etapa. Autoetan, Nasser Al-Attiyah hamalau segundoko aldearekin gainditu du Erik van Loon (Toyota) herbeheretarra.
Andoni eta Ibon lehengusuak dira eta amets bat dute: aitonaren Renault 4L zaharra eraberritu dute, Marokoko rally batean parte hartzeko. Aitita, tamalez, duela astebete zendu da. Hauxe da haien istorioa.
26 urteko pilotu nafarrak turismoen Munduko Txapelketa irabazi zuen bart, Saudi Arabiako Yeddah hiriko zirkuituan. Lortutako puntuak nahikoa izan dira igande honetako lasterketa baino lehen txapeldun izendatzeko.
25 urteko herbeheretarrak bere 32. garaipena lortu du F1ean. Lasterketak amaiera zoro eta nahasian izan du, ez zirela txapelketako puntu guztiak banatuko baitzirudien.
Ekonomiarako motor gisa saldu zuen UPNk azpiegitura hau. Ametsa amesgaizto bilakatu da azkenean. Gastua, gastuaren gainean. Aurten 5 milioikoa. Nafarroako kultur, kirol eta aisialdirako azpiegituren sozietate publikoak, NICDOK, darama prozesua.
Mekanika eta motorrak ditu pasio Iñaki Mujikak. Duela urtebete, istripu larri bat izan zuen. Bazekien noizbait gerta lekiokeela, arriskuez jakitun zen. Gertatutakoa gertatuta, indar handiz jarraitu du aurrera, eta hemen izan da horri buruz hitz egiteko.
Kalle Rovanpera (Toyota GR Yaris) pilotua Suediako Rallyko lehen postuan da bigarren egunean azkarrena izan eta gero. Igandean azken jardunaldia jokatuko da.
Monika Muñoz eta Naia Lasagabaster, rallyetako pilotu eta kopilotuak dira, ama eta alaba izateaz gain eta gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko gonbidatu. Beraiek azalduko digute rally, rallysprint eta igoeraren arteko desberdintasunak zeintzuk diren.
Fakundok hainbat aldiz hartu du parte Dakarreko rallyean. Erresistentzia proba bat dela dio, mentalki zein fisikoki oso gogorra dena. Hala ere, ezin duela alde batera utzi dio. Aurtengoa azkena izango ote da?
Nasser Al-Attiyah (Toyota) pilotuak irabazi du 2022ko Dakar Rallya autoen kategorian. Motoetan, berriz, Sam Sunderland (GasGas) izan da bere bigarren "Touareg" garaikurra erdietsi duena
Adrien van Beveren da sailkapen nagusiko lider berria motoen mailan, eta hamargarren etapa Toby Pricek irabazi du. Stephane Peterhanselek erdietsi du etapa garaipena autoen mailan.
Monika eta Naia oñatiarrak dira eta elkarrekin ibiltzen dira rallyetan. Monika Naiaren ama da, baina auto barruan sartzen direnean pilotu eta kopilotu bilakatzen dira.
26 denboralditan 432 sari irabazi ditu eta 9 mundialetan nagusitu da. Gainera, lau kategorietan munduko txapeldun izatea lortu duen pilotu bakarra da italiarra. Merezitako omenaldi hunkigarria jaso du Valentzian.
Max Verstappenek (Red Bull) beste garaipen bat erdietsi du Bat Formulako Munduko Txapelketan; bigarren Lewis Hamilton (Mercedes) izan zen eta hirugarren etxean zegoen Sergio 'Checo' Perez (Red Bull).