Beste kirolak
Euskal zirkuitua
Triatloia: Elgezabal eta Leunda, nagusi Zierbenan
K.I.
Erredakzioa
Datorren asteburuan Bermeon eta Deban izango dira triatloiak.
Euskal triatloi zirkuitoko lehen proba burutu zen pasa den asteburuan Zierbenan. Mikel Elgezabal eta Itsaso Leunda izan ziren bi azkarrenak. Zierbenan antolaturiko lehen triatloia izan zen.
Seigarren postuan irten zen uretatik Mikel Elgezabal. Gero, bai bizikletan eta bai korrika bigarren partzialik onena egin zuen bizkaitarrak, garaipen argia lortuz.
Itsaso Leunda forma bikainean dago IronCat lasterketa irabazi ondoren. Hirugarren postuan irten zen uretatik, Maider Vallinarengandik bi minutura. Bizikletan eta korrika bereak izan ziren partzialik onenak, sei minutuko aldearekin garaipena lortuz.
Datorren asteburuan Bermeon eta Deban izango dira triatloiak.
SAILKAPENA GIZONEZKOAK
1 ELGEZABAL FERNANDEZ, MIKEL 2:10:22
2 MARTINEZ RUBIO, FELIX JAVIER +01:22
3 UNANUE AIERZA, JON +02:36
4 EGEA CACERES, ARITZ +03:20
5 ZALAKAIN ERBITI, EGOITZ +03:44
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1 LEUNDA GOÑI, ITSASO 2:38:53
2 CASADO REZOLA, MIREN +06:01
3 VALLINA LARREATEGI, MAIDER +06:57
4 HERNANDEZ GONZALEZ, ESTIBAL +09:48
5 ETXABURU IRUSTA, IRATI +12:27