Beste kirolak
Japoniako Sari Nagusia
Rosbergek aldea handitu du 1 Formulako sailkapenean
Agentziak | Erredakzioa
Mercedeseko pilotu alemaniarrak Lewis Hamilton taldekideak baino 33 puntu gehiago ditu, Suzukako probaren ondoren, bukaerarako lau lasterketa geratzen direnean.
Nico Rosbergek (Mercedes) nagusitasunez irabazi du Japoniako Sari Nagusia, Suzukako Zirkuituan, eta Munduko Txapelketa irabaztetik gertuago dago, lau lasterketa besterik falta ez direnean.
Pilotu alemaniarrak 33 puntuko aldea du Lewis Hamilton taldekidearekin. Estatu Batuetako, Mexikoko, Brasileko eta Abu Dabiko lasterketak geratzen dira Munduko Txapelketa bukatzeko.
Rosbergek hamar puntutan handitu du aldea sailkapenean, britainiarraren irteera txarrari esker. Hamilton hirugarren geratu da azkenean.
Bigarren postuan Max Verstappen (Red Bull) sartu da, lasterketa bikain baten ostean.