Beste kirolak
WTA Mastersa
Garbiñe Muguruzak porrota jaso du Pliskovaren aurka
Erredakzioa
Tenislari txekiarrak 6-2, 6-7 (4) eta 7-5 irabazi dio WTA Masterseko lehen jardunaldian.
-
Garbiñe Muguruza, Pliskovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Karolina Pliskova txekiarrak garaipena eskuratu du Garbiñe Muguruzaren aurka Singapurreko WTA Masterseko multzo zuriko lehen partidan, 6-2, 6-7 (4) eta 7-5eko emaitzarekin.
Pliskovak debuta egin du Mastersean. Muguruza 5-2 irabazten ibili da azken setean, baina tenislari txekiarrak partidako pilota salbatzea lortu eta garaipena eskuratu du. Partidak 2 ordu eta 20 minutu iraun du.