Beste kirolak
Munduko Kopa
Tania Calvo, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak Apeldoornen
Erredakzioa
Pistako txirrindularitzako Munduko Kopan garaipena lortu du taldekako proban, bigarren izan da abiadura proban eta hirugarren 500 metroetan. Juan Peralta nafarrak brontzezko domina lortu du keirinean.
-
Tania Calvo, artxiboko irudia. Argazkia. EFE
Tania Calvo arabarrak dominak lortu ditu parte hartu duen proba guztietan Apeldoornen egin den pistako txirrindularitzako Munduko Kopan. Urrezko domina lortu du taldekako proban Helena Casasekin batera; zilarrezkoa bakarkako abiadura proban eta brontzezkoa 500 metroetan.
Beste euskal txirrindulari batek ere lortu du domina bat Munduko Kopan: Juan Peralta nafarrak brontzezko domina irabazi du keirin proban.