Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Espainiako txapelketa bigarrenez irabazi du Lara Arruabarrenak

Agentziak | Erredakzioa

2014. urtean irabazi zuen aurrenekoz. Tita Torroren lekua beteko du orain tenislari gipuzkoarrak.

Lara Arruabarrenak 6-1 eta 6-0 irabazi dio Sara Sorribesi Espainiako banakako txapelketan. Finala Manacorren jokatu dute, Rafa Nadal Academy delakoan.

Arruabarrenak irabazten duen bigarren Espainiako txapelketa da. Gipuzkoarra munduko 66.a da WTAko sailkapenean.