Beste kirolak
Europako Txapelketa
Triatloia: Eneko Llanos eta Virginia Berasategi, onenak Gasteizen
K.I.
Erredakzioa
Distantzia luzeko Europako txapelketek emaitza bikainak ekarri zituzten euskal kirolarientzat. Bi garaipenak etxean gelditu ziren, Eneko Llanos eta Virginia Berasategi izan ziren irabazleak.
Mikel Elgezabalek laugarren postu bikain bat lortu zuen. Aipatu beharra dago ere lasterketa guztian aurrekaldean ibili eta hirugarren bukatu ostean, Peru Alfaro kanporatua izan zela.
Zadorrako urtegian egin zen igeriketa proba. Peru Alfaro izan zen uretatik irteten lehena, Jensen danimarkarra atzetik zuela. Bizikletako proba hasterako Ivan Tejerok ere buruarekin bat egin zuen. Atzetik, hamarkote bat, tartean Eneko Llanos, iheslarien atzetik abiatu zen. 72. kilometrorako harrapatu eta beste hirukote bat osatu zen buruan: Peru Alfaro, Eneko Llanos y Martin Jensen. Korrikakoan utzi zituen Llanos gasteiztarrak aurkari guztiak atzean.
Emakumezkoen proban uretatik irten zen lehena Jodie Swallow britaniarra izan zen, ia hiru minutuko aldea atera zien Berasategiri eta Filipeto italiarrari. Triatleta bizkaitarrak bizikletako proba ederra egin zuen, 55. kilometroan buruan jarri zen, eta korrika hasterako 6 minututik gorako aldea zeukan.
SAILKAPENA GIZONEZKOAK:
1. Eneko Llanos (EUS) 5.35:34
2. Martin Jensen (DEN) 5.37:00
3. Jimmy Johnsen (DEN) 5.49:19
4. Mikel Elgezabal (EUS) 5.53:58
5. Pedro Gomes (POR) 5.56:50
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK:
1. Virginia Berasategui (EUS) 6.14:46
2. Jodie Swallow (GBR) 6.19:02
3. Edith Niederfriniger (ITA) 6.41:01
4. Eva Ledesma (ESP) 6.42:34
5. Tiina Boman (FIN) 6.47:14