Beste kirolak
Tenisa
Kvitova ospitalera eraman dute bere etxean lapurreta jasan ostean
Erredakzioa
Tenislari txekiarrak zauriak ditu ezker eskuan astearte honetan bere etxean lapurreta jasan ondoren.
-
Petra Kvitova. Argazkia: EFE
Petra Kvitova Wimbledon txapelketa bi aldiz irabazi duen tenislari txekiarrak lapurreta jasan du Prostejov (Txekiar Errepublika) herriko bere etxean eta ezker eskuan zauritua izan ondoren ospitalera eraman behar izan dute.
Tokiko hedabideek esan dutenez, WTAko rankingeko 11 zenbakiaren etxera sartu den lapurrak 200 euro lapurtu ditu, eta tenislariak aurre egin dio. Hortik etorriko lirateke ezker eskuko zauriak.
"Nire burua defendatzen saiatu nintzenean lapurrak zauriak eragin zizkidan ezker eskuan. Zorionez bizirik nago. Zauriak larriak dira, eta espazialisten iritzia beharko dut lesioen zenbaterainokoa jakiteko. Badakizue oso gogorra naizela eta borroka egingo dut ahalik azkarren sendatzeko", esan du Petra Kvitovak.