Itxi

Beste kirolak

Berrizen

Aitor Hernandez eta Lierni Lekuona, Euskadiko ziklo-kross txapeldunak

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarra Iñigo Gomezi eta Joseba Leoni gailendu zaizkio; gipuzkoarra, berriz, Zaloa Trevilla eta Carla Kortazar baino azkarragoa izan da.

0:43

Aitor Hernandez bizkaitarrak (Specialized-Ermua) eta Lierni Lekuona gipuzkoarrak (Bizkaia Durango) irabazi dute Euskadiko ziklo-kross txapelketa. Lasterketa Berrizen egin dute, guztiz lokaztutako zirkuitu batean.

Gizonezkoen proban ez da Javier Ruiz de Larrinaga faborito nagusia egon, Belgikan baita beste lasterketa batzuetan parte hartzen. Hernandez Iñigo Gomez eta Joseba Leon baino azkarragoa izan da.

Asier Arregi eta Eduardo Jimenez laugarren eta bosgarren izan dira, hurrenez hurren.

Bestalde, emakumezkoen proban, Lekuona gailendu da, 23 urtetik beherakoen kategorian lehiatu den arren. Zaloa Trevilla bigarren izan da, eta Carla Kortazar hirugarren.