Itxi

Beste kirolak

Erronka berria

Alex Txikon, Bilbotik Everestera

Agentziak | Erredakzioa

Lemoako alpinistak munduko mendirik altuena igo nahi du neguan eta oxigeno artifizialik gabe, historian lehen aldiz.

0:53
Alex Txikon

Alex Txikon alpinista igande honetan atera da Loiuko aireportutik Kathmandura, Nepaleko hiriburura, bidean munduko mendirik altuena neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzeko. Bizkaitarrak espedizio txikia osatu du erronka horri aurre egiteko eta bere ondoan ez du alpinista profesionalik izango.

Txikonek zortzimilako batera neguan egiten duen seigarren espedizioa da. Historian sartu nahi du lemoztarrak, Everesteko 8.848 metroak neguan eta oxigenorik gabe igota.

Gaur atera eta oinarrizko kanpalekuan urtarrilaren 5-6an egotea espero dute. Ondoren, mendiaren baldintzen mende egongo dira aurrera egiteko, eta, aurreikuspenean arabera, otsailaren bukaeran gailurrera iritsiko dira.

Txikonek 14 zortzimilakotik zortzi igo ditu, eta Everest da falta zaizkionetako bat. Aukeratutako bidea ohikoa den arren, Txikonek esan du "pazientzia, konpromiso handia eta zortea" beharko dute elur kopuruari, 150 kilometro orduko haizeari eta zeroz azpiko 60 graduko tenperaturari aurre egiteko.