Beste kirolak
Everestera, oxigeno barik
Txikon behe kanpalekuan da, 'oso indartsu', igoerari ekiteko prest
Agentziak | Erredakzioa
Lemoako alpinistak aste batzuetako epea du oraindik, martxoaren 21ean negua amaitu arte, gailurrera igotzeko.
Alex Txikon alpinista bizkaitarra Everesteko behe kanpalekuan da berriro, gailurrera igotzeko bigarren saiakera egiteko prest. Bizkaitarraren erronka Everestera neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzea da.
"Behe kanpalekuan gaude jada, eta sentsazio oso onekin; oso pozik nago hemen berriro negoelako. Nire kasuan, argaldu arren (12 kilo) eta lan handia egin arren, fisikoki oso indartsu egoten jarraitzen dut", esan du Alex Txikonek behe kanpalekutik, 5.250 metrora.
Baldintza meteorologikoak alde izan ditu Txikonen taldeak: oskarbi eta zeroz azpitik 10 gradu inguru. Baina haizea ere badabil urtarrilaren hasieratik era hori ez da batere ona.
Txikonen asmoa igoerari igandean bertan ekitea da. Horretarako, arratiarrak sei sherpako taldearen laguntza izango du, horietatik bakar batek, Nuri Sherpak, egin zuen aurreko saioa Txikonekin batera.
Bizkaitarrak aste batzuetako epea du oraindik, martxoaren 21ean negua amaitu arte, Everesteko gailurrera igotzeko.
BK-n gaude jada (5250 m). Oso indartsu sentitzen naiz, eta badirudi eguraldia ere geure alde agertu dela. ORAIN BAI, BUELTAN GARA!! Egurra! pic.twitter.com/CllC2dhL9o
— Alex Txikon (@AlexTxikon) 25 de febrero de 2017