Itxi

Beste kirolak

Alemanian

Triatloia: Berasategi, hirugarren munduko txapelketan

K.I.

Erredakzioa

Bizkaitarrak brontzea eraman zuen nahiz eta ostegunetik ahul samar sentitu.

Alemanian burutu zen igandean distantzia luzeko munduko triatloi txapelketa. Virginia Berasategi hirugarren postuan sailkatu zen, podiumera igo zelarik.

Bizkaitarra ostegunean gaixotu egin zen, sukarrarekin ibili zen, eta lasterketan nabaritu egin zuela adierazi zuen amaieran. Peru Alfarok ere parte hartu zuen, baina zulatu bat izan zuen, eta proba bertan behera utzi behar izan zuen.