Beste kirolak
Bratislavan
Piraguismoa: Chorraut, zazpigarren Europako txapelketan
K.I.
Erredakzioa
Gipuzkoarrak laugarren postuan bukatu zuen finalerdia baina arazoak izan zituen finaleko txanpan.
Maialen Chorrautek zazpigarren postuan amaitu zuen Bratislavan egindako ur bizietako Europako txapelketan.
Finalerdian laugarren postuan amaitu ostean, finalean dominetako borrokan egon zitekeela zirudien. Finaleko jeitsiera ona izan zen ibilbidearen erdiraino, hortik aurrera hasi ziren arazoak. Ate batzuk zailtasunez igaro zituen eta azkenean zigor bat ere jaso zuen, zazpigarren posturaino eraman ziona.
Txapelketa bitxia izan da Chorrautentzat. Bere egunean, orain pare bat hilabete, Danubio ibaiarekin arazoak tarteko (gainezka egin zuen), proba atzeratu egin zen. Espainiako selekzioko kideak irailean munduko txapelketa egingo den kanalean entrenatzen egon ziren aurreko astean, eta ondorioz Bratislavara ia lehiatzera soilik iritsi ziren, kanalean entrenatu gabe. Horri gehitu behar zaio, Chorrauten kasuan, orain bi aste piragua berria estreinatu duela, eta oraindik haren neurrira jartzeko dagoela.
Ander Elosegi ere izan zen Bratislavan, finalerdietaraino iritsi zelarik.