Itxi

Beste kirolak

Larunbat honetan

Igeldoko harria, berriz plazara

K.I.

Erredakzioa

11 harrijasotzailek hartuko dute parte. Bakoitzak 5 minutu izango ditu ahalik eta jasoaldi gehien egiteko.

Urtean behin izaten du hitzordu nagusiena Igeldoko harriak. Trinitate Enparantza harrijasotzearen erdigune bihurtzen du 134 kiloko harri bihurri honek. Datorren larunbatean (19:30) burutuko da aurtengo Igeldoko Harria lehiaketa, 11 harrijasotzailerekin. Bakoitzak 5 minutu izango ditu, ahalik eta jasoaldi gehien egiteko.

Txapelketa berezi honek Izeta II.aren erregetza bizi du azken urteetan. Sei aldiz jarraian irabazi du aiarrak, bere egunean Goenatxoek egin zuen bezalaxe. Ondorioz, larunbatean Izetak irabazten badu, inoizko markarik onena jarriko du garaipenei dagokienez. Hori bai, jasoaldi kopuruari begira, inork ez du lortu oraindik Goenatxok 2002ko Euskadiko Sei Orduetan egindakoa errepikatzea edo gainditzea: 19 jasoaldi. Iaz, Izeta II.ak 17 jasoaldirekin lortu zuen garaipena.

IGELDOKO HARRIA 2010; PARTE HARTZAILEAK:

· Xabier Ariztegi "Santxin"
· Unai Bertiz
· Jose Angel Calvo
· Jokin Eizmendi
· Jesus Maria Iruretagoiena "Izeta III"
· Jose Ramon Iruretagoiena "Izeta II"
· Joseba Ostoloza "Ostolaza II"
· Iraitz Telleria "Telleria III"
· Urtzi Telleria "Telleria II"
· Iban Ugartemendia "Bitori"
· Bernardo Ureta "Urpe"