Itxi

Beste kirolak

Pulpi (Almeria)

Triatloia: Ainhoa Murua, Espainiako txapeldun

K.I.

Erredakzioa

Garaipen argia lortu zuen, nahiz bere atzetik Canal Isabel II taldeko lau kide gogor saiatu. Zuriñe Rodriguezek podiumean amaitu zuen, hirugarren postuan.

Almeriako Pulpí herriak hartu zituen asteburuan zehar Espainiako triatloi txapelketak. Ainhoa Muruak lortu zuen garaipena emakumezkoen proban.

Zarauztarrak bakarrik egin zuen ia proba osoa. Uretatik buruan atera zen, eta aurretik lan luzea izan arren, atzekoen zain ez egotea erabaki zuen. Arriskatzea ondo irten zitzaion, eta atzetik zeuzkan guztiak baino indartsuago izan zen. Bero ikaragarriarekin egindako proban garaipen argia lortu zuen, nahiz bere atzetik Canal Isabel II taldeko lau kide gogor saiatu. Zuriñe Rodriguezek podiumean amaitu zuen, hirugarren postuan.

Gizonezkoetan Eneko Llanos bostgarren sailkatu zen, Jon Unanue hamargarren, eta Hektor Llanos hogeita batgarren. Hiru postu hauek, SVC Seguridad taldeari bigarren tokia eman zioten taldekako proban.

SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK

1 MURUA ZUBIZARRETA, AINHOA 2:05:57
2 BURGOS ACUÑA, ANA +01:41
3 RODRIGUEZ SANCHEZ, ZURIÑE +03:13
4 PUJOL PEREZ, MARIA +03:46
5 DAMLAIMCOURT UCEDA, MARINA +04:26

SAILKAPENA GIZONEZKOAK

1 GOMEZ NOYA, FRANCISCO JAVIE 1:51:08
2 RUANOVA FERNANDEZ, ANTON +01:38
3 REIG JOVER, PEDRO MIGUEL +01:55
4 TOVAR ESPADA, JOSE MANUEL +03:10
5 LLANOS BURGERA, ENEKO +03:16
10 UNANUE AIERZA, JON +05:17
21 LLANOS BURGUERA, HEKTOR +08:13