Itxi

Beste kirolak

NANGA PARBAT

Zerainen berririk ez, larunbatetik

eitb.eus

Summit Karakoram konpainiak helikoptero bat eskatu du erreskate bat egiteko. 6.400 metrotik gora omen dago.

2:09

Alberto Zerain eta Mariano Galvan alpinistek kontratatutako Summit Karakoram enpresak jakinarazi du larunbatetik ez duela bi mendizaleen berri eta ondorioz helikoptero bat eskatu dutela erreskate bat egiteko.

'5 sherpei euren bila joateko eskatu genien, baina ezin izan ziren joan 6.400 metrotik gora zeudelako, horregatik eskatu genuen helikopteroa' azaldu du Muhammed Iqbal, Summit Karakoram enpresaren jabeak.

Zerain eta Galvan ibilbide gogorrenetik ari ziren bidea egiten maldan gora, 'eguraldi txarraren ondorioz ezin izan da helikopteroa oraindik joan, baina bihar bidaltzea espero dugu', gehitu du Iqbalek.