Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Iñigo Peñak urrea irabazi du Europako Txapelketan

Agentziak | Erredakzioa

Zumaiarrak eta bere taldekideek, Paco Cubelos, Marcus Cooper eta Javier Cabañínek, denborarik onena egin dute K4 1.000 probako finalean.

  • Iñigo Peña eta bere taldekideak. Argazkia: Basque Team.

    Iñigo Peña eta bere taldekideak. Argazkia: Basque Team.

Iñigo Peña, Paco Cubelos , Marcus Cooper eta Javier Cabañinen ontzia jaun eta jabe izan da eta 02:54.374ko denboran geratu du kronoa, laukote poloniarraren (02:54.658) eta eslovakiarraren (02:54.666) aurretik.

Eslovakia 2015ean munduko txapelduna izan zen Milanen eta Europako txapelduna iaz, Moskun. Rioko Olinpiar Jokoetan talde alemaniarrak eraman zuen metal preziatuena baina gaur laugarren postuarekin konformatu behar izan du, orain ez olinpikoa den proba honetan.

Larunbatean, gipuzkoarrak beste egun gozo bat bizi izan zuen Cubelosekin, Europako txapelketan brontzea eskuratu zutelako proba horretan, eta gaur Europeoan egindako lan bikaina beste domina batekin biribildu du, K4-1.000 metrokoan urrea lortuta.

urrea lortuta.