Itxi

Beste kirolak

PGA txapelketa

Rahmek kanpoan geratzea ekidin du, eta Kisner eta Matsuyama lider dira

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrak kanporatuta amaitzea saihestu du, baina parretik gora hiru kolpe eginda, bi liderrek baino 11 kolpe gehiago.

  • Jon Rahm. Argazkia: Efe.

    Jon Rahm. Argazkia: Efe.

Jon Rahm bizkaitarrak PGA txapelketatik kanpo geratzea ekidin du lehiaketako bigarren jardunaldian, denboraldiko azken txapelketa handian. Rahmek 75 kolpeko txartela egin du, eta urruti dauzka sailkapeneko bi liderrak, Kevin Kisner estatubatuarra eta Hideki Matsuyama japoniarra.

Jardunaldia bi orduz eten egin behar izan dute euriaren ondorioz. Barrikako golflariak hiru kolpe egin ditu parretik gora (lau 'bogey' egin ditu lehen itzulian eta beste bat ondoren), eta liderrak 11 kolpera ditu orain.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Golfa
  • Jon Rahm