Itxi

Beste kirolak

Munduko Txapelketa

Ander Elosegi zortzigarren izan da C1 kategoriako finalean

Agentziak | Erredakzioa

Elosegi parte hartzen azkenetarikoa izan da, eta bazekien 100 segundo baino gutxiagoko denbora egin behar zuela. Azkenean, 99.83 segundoko denbora egin du, zigorrik jaso gabe.

0:42

Ander Elosegi izan da euskal kirolaririk onena larunbat honetan, Pauen jokatzen ari diren Piraguismoko Munduko Txapelketetan. Gipuzkoarrak zortzigarren egin du C1eko finalean.

2009ko mundialetan brontzeduna eta diploma olinpikoak behin baino gehiagotan irabazi duen piraguistak esperientzia erakutsi du finalerdi gogor batean aurrera egiteko.

Gipuzkoarrak bazekien 100 segundotik beherako denbora egin behar zuela aukeraren bat izateko, eta 99.83ko denborarekin amaitu du ibilbidea, zigorrik jaso gabe.

Denbora horrekin, zazpigarren postua lortu du, Takuya Haneda japoniarrarekin berdinduta, beste lau parte-hartzaile helmugaratzeko falta zirenean.

Edern Le Ruyet frantziarrak Elosegik baino denbora hobea egin du, baina Raffaello Ivaldi italiarraren akatsek sailkapena bermatu diote.

Finalean, 100.19ko denbora egin du, goizean baino okerragoa, eta, ondorioz, zortzigarren izan da, Rion egindako postu bera.