Itxi

Beste kirolak

Omenaldia asteazkenean

Euskal olinpikoak, 2010eko Euskadi Kirol Saria

ETB

1992. urtean Bartzelonan izan ziren Jokoen ondoren Olinpiada guztietan irabazi dituzte dominak euskal kirolariek.

Euskal Autonomi Erkidegoko 250 kirolari baino gehiagok hartu dute parte Olinpiar Joko modernoetan. XX. mendea hasi zenetik oparoa izan da euren emaitza, horietatik berrogeita bik domina eskuratu baitute. Guztira, urrezko bost domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko sei. 1992. urtean, Bartzelonan izan ziren Jokoen ondoren Olinpiada guztietan irabazi dituzte dominak euskal kirolariek.

Iker Martinez eta Xabi Fernandez belan, eta Josu Olalla eta Iñaki Urdangarin eskubaloian, domina errepikatu duten bakarrak izan dira. Euskal kirolari ospetsu asko lehiatu dira Olinpiar Jokoetan, Luis Arconada, Martin Fiz, Almudena Cid eta Joane Somarriba, besteak beste. Horiez gain, neguko olinpiadetan, Ainhoa Ibarra nabarmendu zen eta joko paralinpikoetan, Richard Oribe gipuzkoarrak lortu du domina uztarik oparoena.

Asteazkenean denek jasoko dute Euskadi Kirol Saria. Lehendakaria, Kultura sailburua eta Kirolaren Estatu-idazkaria Faduran izango dira euskal olinpismoari omenaldia egiteko.