Itxi

Beste kirolak

Getxon

Euskal olinpikoek 2010eko Kirolaren Euskadi Saria jaso dute

ETB

Aro modernoko Olinpiar Jokoetan parte hartu duten 250 euskal kirolari baino gehiagok jaso dute, hain zuzen.

Euskal kirolari olinpikoei 2010eko Kirolaren Euskadi Saria eman zieten atzo Getxon, Fadurako Errendimendu Handiko Zentroan.

Aurreneko aldiz kolektibo batek jaso du saria. Aro modernoko Olinpiar Jokoetan parte hartu duten 250 euskal kirolari baino gehiagok jaso dute, hain zuzen.&' || 'nbsp; Haietatik 42 kirolari podiumera igo ziren. Guztira, bost urre, zazpi zilar eta sei brontze irabazita.

Azkeneko dominak Iker Martinez eta Xabier Fernandez nabigatzaileek, Leire Olaberria txirrindulariak eta Iker Romero eta Jon Belaustegi eskubaloi jokalariek eskuratu zituzten Beijingeko jokoetan.