Beste kirolak
Abenduak 17, 18 eta 19
Bilboko Tenis Mastersean Robin Soderlingek har dezake parte
Erredakzioa
Txapelketa Bizkaia Arenan jokatuko da, nazioarteko tenislariek hartuko dute parte eta antolatzaileek Robin Soderling munduko ATP sailkapeneko bosgarrena izatea espero dute.
Bilboko Tenis&' || 'nbsp;Mastersa nazioarteko maila izango du aurten eta antolatzaileek egungo munduko ATP sailkapeneko bosgarren sailkatua den&' || 'nbsp;Robin&' || 'nbsp;Soderling tenislari sueziarra parte hartzaileen artean izatea espero dute. Aurreko urteetan Espainiako tenislari onenak -Rafa Nadal salbu- hartu ditu txapelketak azken urteetan, baina orain nazioartera jauzi egin nahi du&' || 'nbsp;Mastersak.
Bilboko txapelketak etxez aldatu du eta&' || 'nbsp;Miribillako Bilbao&' || 'nbsp;Arenan jokatuko da, 8.500 ikusle hartzeko aukera duen pabilioira. Espainiako lau tenislari onenetarikoaen parte hartzea konfirmatuta dago:&' || 'nbsp;David Ferrer (8 ATP), Nicolas Almagro (16) 2009ko finalista, JuanCarlos Ferrero (25) iazko irabazlea, eta Tommy Robredo (42), 2008ko finalista.
Hauekin batera, ATPko onenen artean dauden bi tenislari atzerritar izango dira. Soderling, Nikolay Davydenko (RUS, 11), Marcos Baghdatis(CYP, 19) eta Stanislas Wawrinka (SUI, 21) tenislariek osatzen duten laukote horretatik irten daitezke bi partaide hauek.
Azken faseko zortziko koadroa atariko fasetik irtengo diren bi kirolarik osatuko dute.&' || 'nbsp;Atarikoa 13an hasiko da eta zortziko azken fasea abenduaren 17tik 19ra bitartean jokatuko da.