Itxi

Beste kirolak

3 eta 1 irabazi du finala

Txuri Urdinek hamaikagarrenez irabazi du Errege Kopa

Agentziak | Erredakzioa

Aurretik 1973, 1974 eta 1975 (Real Sociedad izenarekin) eta 1979, 1980, 1990, 1991, 1994, 2000 eta 2016. urteetan irabazi zuten.

1:13

Txuri Urdin taldeak hamaikagarren aldiz irabazi du Errege Kopako finala. Donostiarrak 3 eta 1 gailendu zaizkio CH Jakari Donostian jokatutako finalean.

Gipuzkoarrek aurrea hartu dute markagailuan Rene Kortabitartek lehen zatian egindako golari esker. Hala ere, Jakak ez du amore eman eta bigarren zatian banakoa lortu du Pablo Pantojak egindako golarekin.

Donostiarrek partida erabakita utzi dute ondoren, Vladimir Lantos eslovakiarrak eta Pavel Mrna txekiarrak sartutako golen bidez.

Txuri Urdin Liga txapelketako egungo liderra da, eta aurretik beste hamar aldiz irabazi du Errege Kopa: 1973, 1974 eta 1975. urteetan Real Sociedad izenarekin, eta, ondoren, 1979, 1980, 1990, 1991, 1994, 2000 eta 2016. urteetan.

Hala ere, Jakak titulurik gehien duen taldea izaten jarraitzen du; 15 aldiz irabazi dute guztira Errege Kopa aragoarrek.

Aurreko bi finalak ere elkarren aurka jokatu zituzten Txurik eta Jakak: 2015ekoa donostiarrek irabazi zuten eta 2016koa, berriz, Jakak.

Finalera iristeko, donostiarrek Majadahonda kanporatu zuten eta Aragoiko taldeak, aldiz, Bartzelona.