Itxi

Beste kirolak

46. edizioa

Rafael Iglesiasek irabazi du 2010eko Behobia-Donostia lasterketa

A.B.

Erredakzioa

Salamancako korrikalariak 49 segundoko abantaila atera dio bigarren izan den Chema Martinezi. Gontzal Sanzek osatu du podiuma hirugarren postua lortuta.

Rafael Iglesias korrikalari salamancarrak irabazi du Behobia-Donostia lasterketako 46. edizioa. 20 kilometroko ibilbidea gainditu bahar izan dute parte hartzaileek. Chema Martinez izan da bigarren sailkatua eta Gontzal Sanzek bukatu du hirugarren.

Hasieratik bi protagonista izan ditu lasterketak; Chema Martinez eta Rafael Iglesias. Lehia gogorra izan dute biek lasterketa buruan. Iglesiasek segundo batzutako abantaila atera dio Martinezi Mirakruz gainean eta abantaila hori azkenean erabakiorra izan da.

Iglesiasek gurutzatu du helmuga lehen postuan ordu bete, hamar minutu eta hamar segundoko denborarekin (1:10:10). Bigarren postua Chema Martinezentzat izan da irabazlearengandik 49 segundora (1:10:59) eta hirugarren postuan iritsi den Gontzal Sanzek osatu du podiuma.

Parte hartze aldetik arrakastasua izan da 46. edizioa. 20.481 parte hartzailek eman dute izena eta eguraldi txarrak ez du festa izorratu.