Beste kirolak
Everest
Alex Txikon eta bere taldea behe kanpamentura itzuli dira, haize gogorraren ondorioz
Agentziak | Erredakzioa
Egoera zaildu egin da, otsailaren 24 eta 25erako aurreikusitako eguraldi ona erabat aldatu ostean.
-
Alex Txikon
Alex Txikonek eta bere taldeak Everesteko behe kanpamentura jaitsi behar izan dute, eguraldia bat-batean aldatu eta tontorrean 100 km/h-ko haize ufadak daudela jakin ostean.
Egoera zaildu egin zaie, otsailaren 24 eta 25erako aurreikusitako eguraldi ona erabat aldatu direlako.
Momentu horretan, Alex Txikon eta bere taldea hirugarren kanpamentutik (7.100 metro) laugarrenera (7.950 metro) bidean ziren. Hasiera batean, 50 km/h-ko haizea iragarrita zegoen, baina ufadak 70 km/h-ra igo dira Hego Lepoan eta 100 km/h-ra tontorrean.
"Jaitsi egon behar dugu, bestela behatz guztiak galduko ditugu, edo kideren bat bidean geratuko zaigu, egoera oso arriskutsua da", esan du Txikonek walkiaren bidez. Guztiak behe kanpamentuan dira dagoeneko.
Gau gogorra 2. Kanpalekuan, -35ºC-ko tenperaturekin ta haize bortitzakin. Aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude. Berriz ere, eguraldi iragarpenak okerrera egin du eta asko konplikatu ditu gauzak. Hala ere, eutsi egingo diogu eta gure esku dagoen guztia eginez pic.twitter.com/2DScYhNy9W
— Alex Txikon (@AlexTxikon) 23 de febrero de 2018