Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Lejarraga-Skeete borrokaldia apirilaren 28ra atzeratu da Kerman lesionatu delako

Erredakzioa

Morgako boxeolariak betazalean zauri bat du osteguneko entrenamendutik. Atzerapena eskatu du, eta Skeetek eta EBUk borrokaldia atzeratzea onartu dute.

  • Kerman Lejarraga. Argazkia: EiTB

    Kerman Lejarraga. Argazkia: EiTB

Kerman Lejarragaren eta Bardley Skeeteren arteko Welter pisuko Europako Txapelketako borrokaldia atzeratu egin da. Martxoaren 28an izan zen jokatzekoa, baina apirilaren 28ra atzeratu da Kerman Lejarragak jasan duen lesio bategatik. Hala jakinarazi du MGZ Promotionsek.

Boxeolari bizkaitarraren promotorak jakitera eman duenez, Lejarragak zauri bat du ezker betazalean eta horregatik atzeratu da borrokaldia. Osteguneko entrenamenduan zauritu zen Kerman, Jorge Fortearekin entrenatzen ibili zenean. Atzerapena eskatu zuen MGZk eta Skeetek zein EBUk onartu egin dute.

Erosita dauden sarrerek apirilaren 28rako balioko dute, baina MGZ promotorak publikatu du, joan ezin duenari dirua itzuliko diola. Gainera, MGZk iragarri du martxoaen 24an beste jaialdi bat antolatuko duela. Tokia ez da zehatza, baina Castron egingo dela ematen du. Bertan, Jon Minguez, Ibon Larrinaga edo Ieltxu Lahuerta boxeolariak egongo dira.