Beste kirolak
Munduko Sokatira Txapelketa
Gaztediko neskak, munduko txapeldun
eitb.eus
Txinan, Goma Gaineko Munduko Txapelketan, garaipena lortu dute Gaztedi taldeko neskek, 540 kiloko kategorian. Gainera, beste hiru zila lortu dituzte euskaldunek.
Goma Gaineko Munduko Txapelketa jokatzen ari da Txinan, eta lehen jardunaldian albiste onak izan dira: Gaztedi taldeko neskak nagusitu dira 540 kiloko kategorian, eta mutilak bigarren geratu dira 560koan.
Berriozarreko taldeak 23 urte azpikoan lortu dituzte beste bi zilar, gizonezkoetan eta emakumezkoetan.