Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Federer Miamitik at geratu da eta munduko sailkapeneko lehen postua galdu du

Erredakzioa

Roger Federerrek porrota jaso du Thanasi Kokkinakisen aurka eta Miamiko Mastersetik kanporatua izan da. Munduko sailkapeneko lehen postua galdu du suitzarrak, Nadalen mesedetan.

  • Roger Federer. Argazkia: EFE

    Roger Federer, Miamin porrota jaso ostean. Argazkia: EFE

Roger Federer Miamiko Txapelketatk at geratu da, eta txapelketako ezusteko handienetako bat izan da. Thanasi Kokkinakisen aurka galdu du suitzarrak, 6-3, 3-6, 6-7(4)ko emaitzarekin. Kokkinakis, 175. sailkatua da ATPko rankingean.

Federreren kanporatzearen ostean, Rafael Nadalek berreskuratuko du ATPko rankingeko lehen postua astelehen honetan. Roger Federerrek final-laurdenetara iristea behar zuen lehen postua mantentzeko eta ezin izan du helburu hau lortu.

Federerrek ez du Roland Garros jokatuko

Miamiko Mastersetik at geratu ostean, Roger Federerrek esan du, ez duela parte hartuko lurreko txapelketetan eta ez dela Roland Garrosen egongo ere gaineratu du. "Ez dut lurreko txapelketetan parte hartuko", esan du Federerrek.