Beste kirolak
Kiroljokoa
Pilota eta futbola, asteburuko erakargarriena
Erredakzioa
Asteburua emozioz beterik dator Lau t'erdiko finalarekin, Realak Camp Noura egingo duen bisitarekin eta Athleticek Espanyolen kontra San Mamesen jokatuko duen norgehiagokarekin.
Athleticek denboraldiko ezustekoa den Espanyol hartuko du igandean. Sailkapeneko laugarren postuan kokatuta, Pochettinok zuzendutakoek bere golak ondo baino hobeto aprobetxatzen dituzte, 16 alde eta 15 kontra Liga hasieratik. Athleticek, ordea, 21 sartzea lortu baina 25 jaso ditu. Estatistika hauekin, San Mameseko zaletuek golak ikusiko dituztela aurreikusi daiteke, baina, zenbat? Kiroljokoako apustuek %55ean jartzen dute partiduan zehar bi gol edo gutxiago sartzeko aukera.
Igandeko kirol jardunaldia Realak itxiko du Camp Noura egingo duen bisitarekin. Derbian lortutako garaipenarekin, UEFA postuetara igota, zalegoak baikortasunez ikusten du liderraren aurkako norgehiagoka. Nahiz eta Bartzelona izan 3 puntuak lortzeko faborito nagusia, Realeko hainbat zaletu dira Lasarteren mutilek punturik lortuko dutela uste dutenak. Apustuetan ere motibazio hau isladatzen da nolabait, izan ere, Kiroljokoan Realaren garaipenari %5eko aukera ematen diote eta berdinketari %10a.