Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Nadal garaile Erroman, zortzigarrenez

Erredakzioa

Rafael Nadalek irabazidu Erromako Masters 1.000 txapelketa. Finalean, 6-1, 1-6 eta 6-3ko emaitzarekin gainditu du Alexander Zverev. ATPko rankingeko lehen postua berreskuratu du Nadalek.

  • Rafael Nadal. Argazkia: EFE

    Rafael Nadal, irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek irabazi du Erromako Masters 1.000 txapelketa, bere kirol-ibilbidean zortzigarren aldiz. Finalean, Alexander Zverev gainditu du, 6-1, 1-6 eta 6-3ko emaitzarekin. Finala bi aldiz eten behar izan dute euriagatik.

Monte-Carlon eta Bartzelonan garaipena lortu ostean, Erroman ere izan da txapelduna Mallorcakoa. 32. Masters 1.000 eskuratu du, bere ibilbide profesionaleko 78. garaipena, eta astelehen honetan munduko rankingeko lehen postua berreskuratuko du.