Beste kirolak
Sabino Padillaren eskutik
Jose Maria Garciak adierazi du Miguel Indurain dopatu egin zela
Erredakzioa
Kazetari beteranoak dopinaz hitz egin zuen 'La 10' telebista katean eta Sabino Padillaren eskutik txirrindulari nafarra dopatu egin zela adierazi zuen.
Jose Maria Garcia kirol kazetari beteranoak elkarrizketa polemikoa eman zuen ''La 10'' telebista katean. Galgo operazioaz hitz egin zuen. Marta Dominguez kirolaria oraindik ez dutela epaitu esan zuen eta berak siensten diola ere epaile batek aurkoa esan arte.
Eufemiano Fuentes medikuak Espainiako futbolariak Munduko Kopa dopatuta irabazi zutela esan zuen eta honakoa ere ez du sinesten Jose Maria Garciak: "Ezin ditugu kirolari guztiak batzuen erruagatik epaitu. Baina kirolari espainiar asko dopatu egiten dira. Gure politikoei ez zaie kirola gustatzen", gaineratu zuen.
Gai hauetaz hitz egin ondoren, Jose Maria Garciak esan zuen Miguel Indurainek dopatuta irabazi zituela bere azken bi Tourrak eta Sabino Padillak lagundu ziola dopatzen. "Indurainek bere kirol ibilbidea bukatu zuen odol analisiak egiten hasi zirenean. Eta EPOa agertu berri zenean bizikletan ibiltzeari uzti zion", adierazi zuen Garciak.