Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Chourraut podiumeko atarian geratu da Europako txapelketan

Agentziak | Erredakzioa

Taldekako C1 proban, Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek, Nuria Villarrubla katalanekin batera, brontzezko domina irabazi dute.

  • Maialen Chourraut.

    Maialen Chourraut.

Maialen Chourraut laugarrena izan da Europako piraguismo txapelketako eslalon K1 proban. Gipuzkoarra lehiaketara itzuli da, hilabete batzuz bajan egon ostean, bertigoa eta bi saihets-hezur pitzatuta izateagatik.

Zigor batek dominetatik kanpo utzi du Chourraut. Ricarda Funk alemaniarra izan da lehenengoa; Corinna Kuhnle austriarra, bigarrena, eta Fiona Pennie britainiarra, hirugarrena.

Chourrautek leku berean irabazi zuen 2017ko Munduko Kopa, Pragan. Oso jaitsiera ona egin du, eta lortutako denborarekin bigarren egingo zukeen. Baina Lasartekoak 7. atea jo du, eta bi segundoko zigorra jarri diote.

Laugarren postua ez da gutxi Maialen Chourrautentzat. "Pozik eta harro nago, entrenatzen martxoan hasi nuelako, oso negu txarra igaro ostean, lesio eta gaixotasun askorekin: birusak eta apurtutako saihets-hezurrak. Osatu naiz, eta martxoan berriz erregulartasunez entrenatzeari ekin nion. Bi hilabetean hautapen probak aurrera atera nituen, eta orain, bi asteko prestaketaren ostean, Europako txapelketara heldu naiz. Laugarren postua lortu dut onenen kontra. Denboraldiari geratzen zaiona prestatzen jarraitu behar dugu orain", esa du.

Taldekako C1 proban, Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek, Nuria Villarrubla katalanekin batera, brontzezko domina irabazi dute.