Itxi

Beste kirolak

ROLAND GARROS

Serena Williamsek txapelketa utzi du lesioagatik, Sharapovaren aurka jokatu gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Larriagotzen ari den arazo bat daukat bularreko giharrean, eta horrek sakeak behar bezala egitea oztopatzen dit. Horrela ezon dezaket jokatu', adierazi du Parisen tenislariak.

  • Serena Williams, sake bat egiten Roland Garros txapelketan. Argazkia: EFE

    Serena Williams, sake bat egiten Roland Garros txapelketan. Argazkia: EFE

Serena Williams estatubatuarrak Roland Garros txapelketa utzi behar izan du Maria Sharapova errusiarrarekin jokatu aurretik, sakeak normaltasunez egitea eragozten dion lesioa baitauka bularreko muskuluan.

"Larriagotzen ari den arazo bat daukat bularreko giharrean, eta horrek sakeak behar bezala egitea oztopatzen dit. Horrela ezon dezaket jokatu", adierazi du Parisen 3 aldiz irabazi duen 36 urteko tenislariak.

Horrenbestez, Roland Garrosen bitan gailendu den Sharapovak jokatu gabe lortu da final-laurdenetan izateko aukera. Bertan, Garbiñe Muguruza izango du arerio, hark ere aurrera egitea lortu baitu bere aurkariaren, Lesia Tsurenko ukraniarraren, lesioa baliatuta.