Itxi

Beste kirolak

Guardia Zibilak galdekatuta

Galgo operazioa: Pascuak dopinerako plangintza bat zuela aitortu du

Erredakzioa

El País egunkariak argitaratutako informazioak dioenaren arabera, bere agindupeko kirolarien dopinaren plangintza egiten zuela aitortu zion entrenatzaileak Guardia Zibilari.

Manuel Pascua hilaren 9an Galgo operazioaren barnean atxilotu zutenatletismo-entrenatzaileak prestatzen zituen kirolarien dopinarenplangintza egiten zuela aitortu zion Guardia Zibilari, El Pais egunkariak gaur argitaratu duenaren arabera.

Informazio horren arabera, poliziek atzemandako zenbait dokumenturi buruz galdetuta, "lasterkarien dopin-planifikazioekin" lotuta zeudela aitortu zuen Pascuak.

Operazioan nahasita dauden lasterkarien izenak kodetuta agertzen dira, baina Guardia Zibilak tartean Reyes Estévez, Stefanie Herzog, Miguel Quesada, Nuria Fernández, Alemayehu Bezabeh, Digna Luz eta Eugenio Barrios daudela argitu du.