Itxi

Beste kirolak

Ehunmilak

Lasterketa bertan bera utzi dute eta 893 atleta ebakuatu dituzte, ekaitzen ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

"Korrikalariak ebakuatzeko plana oso ondo joan da eta, dirudienez, korrikalariak ados daude guk hartutako erabakiarekin, eta hori da garrantzitsuena", esan du antolatzaileetako batek.

1:38

Ehunmilak Ultra-Trail lasterketa bertan behera utzi behar izan dute ostiralean Gipuzkoan izandako ekaitz handiengatik. Gainera, 893 atleta ebakuatu behar izan dituzte antolatzaileek jarritako autobusetan eta Gurutze Gorriaren ibilgailuetan.

Ignacio Martin antolatzaileen bozeramaileak azaldu duenez, Arrastaka Mendi Taldean eguraldiaren iragarpenak gertutik jarraitu dituzte, ekaitzen ondorioz alerta horia deituta zegoelako. Hala ere, aurreikusitako bi lasterketak abian jartzea erabaki dute: Ehunmilak, 168 kilometrokoa, eta G2H, 88 kilometrokoa.

Baina eguraldiak okerrera egin du eta 00:30ak aldera Ehunmilak lasterketa Azpeitian neutralizatzea erabaki dute, 52 kilometro egin ostean, eta G2H, berriz, Larraitzen (Abaltzizketan) neutralizatu dute, 19 kilometro egin ostean. Eguraldiak hobera egiten zuen ala ez ikusi nahi zuten. Hala ere, okerrera egingo zuela ikusita, “bi lasterketak bertan behera uztea erabaki dugu, korrikalariek kalterik ez izateko”.

"Ebakuazio plana oso ondo joan da eta, dirudienez, korrikalariek guk hartutako erabakia onartu dute, eta hori da garrantzitsuena", esan dute antolatzaileek. Hirugarren lasterketa bat jokatzear da oraindik, igandean, eta horretan "arazorik ez izatea" espero dute.