Itxi

Beste kirolak

Balentria

Andrzej Bargiel poloniarrak eskiekin jaitsi du K2 mitikoa

eitb.eus

Bargielek zortzi ordutan egin du tontorrerainoko bideoa, eta ondoren eskiak jarri era 3.600 metroko jaitsiera egin du, behe kanpamendura arte.

Andrzej Bargiel poloniarrak historia egin du alpinismoan K2 mitikoa eskiatzen jaistea lortu duen lehena izanda. K2 historia handiko mendia da, eta igotzen eta jaisten zailenetarikoa.

Bargielek zortzi orduko igoera egin du, oxigeno bonbonarik gabe, laugarren kanpamendutik atera eta tontorrera iritsi arte. Ondoren, eskiak jarri eta 3.600 metro jaitsi ditu, 5.135 metrotara dagoen behe kanpamendura ailegatzeko.

K2 mendia Bargielek eskiatzen jaisten duen hirugarren zortzimilakoa da, aurretik Shisha Pnagma (2013an) eta Broad Peak (2015ean) jaitsi ditu.