Beste kirolak
Sellako Jaitsiera
Llamedok eta Vazquezek irabazi dute Sellako Jaitsiera, amaiera estu batean
Agentziak | Erredakzioa
Emakumezkoetan, Amaia Osaba nafarrak iazko irabazlea gailendu da, Eva Barriosekin batera. K-1 kategorian berriz, Borja Estomba irundarrak eraman du garaipena.
-
Gizonezkoen K-2 kategoriako podiuma. Argazkia: ETB.
Milin Llamedo eta Pedro Vazquez asturiarrek irabazi dute Sellako Nazioarteko 82. Jaitsiera, Julio Martinez eta Ruben Gonzalez kantabriarrei esprint estu batean irabazita.
20 kilometroko lasterketan 21 herrialdetatik etorritako 1.144 kirolarik parte hartu dute, 790 ontzitan. Lehenengo bi sailkatuak Luis Amado Perez eta Miguel Llorens eta Hank McGregor eta Andy Birkett hegoafrikarren ontziekin batera iritsi dira azken metroetara.
Azken kilometroan, Julio Martinez eta Ruben Gonzalez bikoteek bakarrik hartu dute La Boticaria irla oinez zeharkatzeko erabakia. Gainontzekoek, uretan egin dute zati hori.
Hala ere, oinez egiteak ez die Martinezi eta Gonzalezi abantailarik eman eta azken esprintean Llamedok eta Vazquezek gainditu dituzte.
K-1ean, Borja Estomba
K-2 kategoriako azken metroetako emozioa K-1ekoan ere bizi izan da. Borja Estomba irundarra Guillermo Fidalgorekin batera helmugaratu da eta epaileek garaipena biei ematea erabaki dute. Hirugarren Kiko Vega izan da.
Amaia Osaba eta Eva Barrios
Emakumezkoen kategoria nagusian, berriz, Amaia Osaba nafarra eta Eva Barrios iazko irabazleak gailendu dira, Elisabeth Alvarez-Tania Fernandez eta Fay Lamph-Alice Haws bikoteen aurretik. K-1 kategorian, Arancha Toledo, Celia Remis eta Isabel Goikoetxea igo dira podiumera.
En K2 femenino la victoria es para Amaia Osaba y Eva Barrios. Segundas Tania Elisabeth Álvarez-Tania Fernández y terceras Fay Lamph-Alice Haws #Sella2018 #lafiestadelaspiraguasp pic.twitter.com/r7cc88SKuu
— Descenso del Sella (@riversella) 4 de agosto de 2018