Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm, laugarren PGA Championship txapelketan

Erredakzioa

Brooks Koepka izan da irabazlea, bigarren postuan amaitu duen Tiger Woods menderatuta. Rahmek garailearengandik bost kolpera amaitu du.

1:33

Jon Rahm euskal golf jokalariak laugarren postuan amaitu du PGA Championship txapelketa, denboraldiko laugarren maiorra. Brooks Koepkak irabazi du Saint Louis (Missouri, AEB) hiriko Bellerive Country Clubean jokatu den txapelketa handia.

Koepkak ondo eutsi dio maila handia emanda bigarren amaitu duen Tiger Woodsi. Irabazlearen txartela 16 kolpekoa izan da parretik behera, eta Woodsek bi kolpe gehiago behar izan ditu (-14). Adam Scott (-13) izan da hirugarren, eta John Rahm laugarren izan da parretik behera 11 kolpeko txartela aurkeztuta, eta euskaldunarekin berdinduta amaitu du Stewart Cinkek.

'Orokorrean ez dut birdierik egiteko aukerak eduki. Gehiegi behar nuen irabazlea harrapatzeko. Harro nago astean egindako lanarekin, baina oraindik oreka perfektua aurkitu beharra daukat', adierazi du Barrikakoak.

PGA Championshipeko sailkapena:

1. Brooks Koepka (AEB) 264 kolpe (69+63+66+66)

2. Tiger Woods (AEB) 266 kolpe (70+66+66+64)

3. Adam Scott (AUS) 267 kolpe (70+65+65+67)

4. Stewart Cink (AEB) 269 kolpe (67+69+66+67)

+. Jon Rahm (EUS) 269 kolpe (68+67+66+68)

6. Thomas Pieters (BEL) 270 kolpe (67+66+71+66)

+. F. Molinari (ITA) 270 kolpe (68+67+68+67)

+. Justin Thomas (AEB) 270 kolpe (69+65+68+68)

+. Gary Woodland (AEB) 270 kolpe (64+66+61+69) 270

10. Rafa Cabrera Bello (ESP), 271 kolpe (70+68+69+64)