Beste kirolak
Kiroljokoa
Bidearen erdia eginda
Erredakzioa
Reala eta Athleticek Ligako bigarren itzuliari ekingo diote sailkapenean ondo kokatuta daudelarik. Irujo Binakako Txapelketara itzuliko da.
Realak igandean El Madrigal bisitatuko du baikortasunez gainezka, Getafe goleatu ostean (0-4). Dudarik gabe, motibazioa ongietorria izango da Villarreali aurre egiteko, hain zuzen ere “beste Liga” delakoaren liderra baita, Bartzelonak eta Real Madrilek daukaten puntu alde handia ikusita. Kiroljokoaren apustulari gehienek Villarrealen garaipenaren alde egiten badute ere, %40ak irteera honetan txuriurdinek punturen bat ateratzea lortuko dutela aurreikusten du.
Athleticek astelehenera arte itxaron beharko du bigarren itzuliko lehen partidua jokatzeko eta berriro ere etxean arituko da, Herculesen bisitarekin. Zurigorriek 0-1 irabazi zieten Alikantekoei Ligako lehen partiduan eta oraingoan ere faborito agertzen dira apustuetan. Partiduko aipagarrienen artean, bi taldeko lehen golegileen lehia izango da, Llorentek 11 gol daramatza eta Trézéguet-ek 9. Kiroljokoako apustulariak aurrelari zurigorriaren aldekoak dira, %60ko aukera emanez partiduko lehen goleatzailea izateko.
Irujo berriro kantxan
Binakako Txapelketaren laugarren jardunaldian badirudi Juan Martinez de Irujo jokatzeko prest izango dela. Iberokoa berriro Merino II.arekin batera ikustea izango da asteburuko nabarmenetakoa eta Kiroljokoako apustulariek dagoeneko faborito bezala ikusten dituzte Gonzalez-Laskurainen kontra jokatu beharreko partiduan. %35ak bakarrik aurreikusten du azken bikote honen garaipena, txapelketako lehena izango litzatekeena, oraindik ez baitute bere markagailua estreinatu.