Itxi

Beste kirolak

WBC-REN SILVER TITULUA

Jon Fernandez boxeolariak arazorik gabe gainditu du Oklahomako pisaketa

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Superluma pisuko bizkaitarrak jokoan du larunbat honetan WBCren Silver titulua titulua. O'Shaquie Foster estatubatuarraren aurka lehiatu beharko da Oklahomako Firelake Arenan.

0:44
foster

Oklahomako Firelake hotel eta kasinoak hartu du bart, Euskal Herrian 23:00ak zirenean, larunbat goizaldeko 04:30ean jokatuko den boxeo-borrokaldiko protagonistak pisatzeko ekitaldia.

Egungo garaile den Jon Fernandez 23 urteko boxeolari bizkaitarrak arazorik gabe eman du pisua: 58,87 kilo (129,8 libra). Horren aurkariak, O'Shaquie Foster estatubatuarrak, berriz, 59,37 kilo eman ditu lehen saiakeran; beraz, muga (58,96 kilo, 130 libra) gainditu du. Bigarren saiakeran, ordea, Fernandezen pisu bera eman du Texaskoak.

Nor baino nor gehiago aritu dira bata zein bestea. Konfiantza handia dute euren buruarengan larunbat honetako borrokaldiari begira. Jon Fernandezen hitzetan, "bere estiloari eutsiko dio Fosterrek, distantzia zainduz eta asko mugituta. Gogor egin beharko diot, eta ringa itxi. Arin eta bizkor aritu beharko naiz; izan ere, aurkariak gogor jotzen du eta arin mugitzen da. Lan dezente egin beharko dut. Esku bakarreko erasotzaile baino, eskua askotan erabiltzen duen boxeolari gisa ikusten dut neure burua".

Fernandez, Europako Txapelketaz arduratzen den EBU zerrendetako bosgarrena da, eta bederatzigarrena WBC-n mundu mailako zerrendetan. Garaipena erdietsiz gero, ate asko zabalduko zaizkio.