Itxi

Beste kirolak

Martin Fiz, ospitalean auto batek Gasteizen harrapatu ostean

REDACCIÓN | EITB.EUS

Talde batekin entrenatzen zegoela izan du korrikalariak istripua Olarizu inguruan. Dirudienez, autoak taldeak zebrabidea gurutzatzearen zain zegoen, baina ez zuen Fiz ikusi.

1:10

Martin Fiz korrikalari arabarrak istripua izan du, ostegun gauean, Gasteizen talde batekin entrenatzen zegoela auto batek harrapatuta. Ospitalera eraman zuten lasterkaria eta lau saihetsetako haustura atzeman diote.

Korrikalariaren gertukoek EFE agentziari azaldu diotenez, 55 urteko atletak Txagorritxu ospitalean igaro du gaua.

Gau parteko 20:15ak bueltan izan zen istripua, eta dirudienez, gidaria taldeak zebrabidea gurutzatzearen zain zegoen, baina autoa martxan jarri eta aurrera egin zuenean, ez omen zuen Fiz ikusi eta harrapatu egin zuen.

Hasiera batean, atletak ez zuen min zantzurik izan, onik zegoela uste zuen eta ez zuen anbulantzian joan nahi, bana minutu batzuk geroago, saihetsetako min handia sentitzen hasi zen eta auto pribatu batean ospitalera joatea erabaki zuen. Bertan, lau saihetsen haustura atzeman zioten, eta bertan igaro du gaua.

"Min handiarekin" esnatu da korrikalaria ostiral honetan, eta familiakoek EFEri adierazi diotenez, ospitalean jarraituko du hurrengo orduetan ere.