Beste kirolak
ISTRIPUA
Martin Fizek senda-agiria jaso du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
55 urteko atletak Txagorritxuko ospitalean igaro du gaua, ostegun iluntzean auto batek harrapatu eta gero.
-
Martín Fiz. Foto de archivo: EITB
Martin Fiz atleta gasteiztarrak senda-agiria jaso du, eta bere etxean dago.
Korrikalari arabarrak istripua izan zuen ostegun gauean, Gasteizen, lagun talde batekin entrenatzen ari zela auto batek harrapatuta. Ospitalera eraman zuten lasterkaria eta lau saihetsetako haustura atzeman diote.
Fizen taldeak (Alimco RunningFiz) sare sozialetan zabaldu duenez, saihetsetako lesioak "arinak dira", eta, horrenbestez, dagoeneko "bere etxean dago atseden hartzen".
Hola a tod@s los que os habéis alarmado y asustado por el accidente que sufrió ayer por la tarde Martín Fiz , al ser embestido por un vehículo.
— Alimco Running Fiz (@AlimcoRunFiz) 21 de septiembre de 2018
Para tranquilidad de todos, las lesiones en costillas son leves y Martín ya se encuentra en casa descansando, pic.twitter.com/u86YTZlOuM
55 urteko atletak Txagorritxuko ospitalean igaro du gaua, ostegun iluntzean auto batek jo eta gero. Dirudienez, gidaria atleta taldea zebrabidea gurutzatzearen zain zegoen, baina autoa martxan jarri eta aurrera egin zuenean, ez omen zuen Fiz ikusi eta harrapatu egin zuen.