Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandezek zilarrezko gerrikoa galdu du, Fosterren aurka porrota jasota

Erredakzioa

Boxeolari bizkaitarrak galdu egin du O'Shaquie Fosterren aurka Oklahoman egin duen borroka eta bere lehen porrota jaso du.

  • Jon Fernandez. Argazkia: EiTB

    Jon Fernandez, Fosterren aurkako borrokan. Argazkia: EiTB

Jon Fernandez bizkaitarrak galdu egin zuen O'Shaquie Fosterren aurka Oklahomako Firelake Arenan jokatu zuen borroka. Ondorioz, WBCren Silver Txapelketako gerrikoa ere galdu zuen.

Hiru epaileek Fosterren aldeko 98-92ko puntuazioa eman zuten, eta Jon Fernandez galtzaile atera zen. Gauzak horrela, boxeolari bizkaitarrak amaiera eman dio jarraian lortutako 16 garaipeneko boladari. Fosterrek, aldiz, 14 garaipeneko eta 2 porroteko palmaresa du bere txartelean.