Itxi

Beste kirolak

Igandean

Djokovic-Murray, Australiako Irekiko finala

Erredakzioa

Eskoziarrak (4-6, 7-6(2), 6-1 eta 7-6(2) gainditu du David Ferrer espainiarra 3 ordu eta 46 minututan.

Andy Murrayk David Ferrer espainiarra gainditu du Australiako Irekiko finalerdietan eta txapelketako finala Novak Djokovicen aurka jokatuko du igandean.
Ferrerrek bere ibilbideko bigarren finalerdia zuen Grand Slam batean, baina ezin izan du finalerako txartela lortu (4-6, 7-6(2), 6-1 eta 7-6(2) galduta, 3 ordu eta 46 minututan.

Murray bigarren urtez jarraian sailkatu da Australiako Irekiko finalerako. Iaz Roger Federerren aurka galdu zuen eta aurten Djokovicen aurka neurtu beharko ditu indarrak.