Itxi

Beste kirolak

Azpeitian

Zalduak irabazi du Euskal Pentatloi Saria

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Zumarragako aizkolariak Joxe Mari Olasagastiren lekukoa jaso du 28 urte geroago, Azpeitiko zezen plazan pentatloia irabaziz; herri kiroletako bost erronka bateratzen dituen desafioa, alegia.

1:26

Xabier Zaldua nagusitu da Azpeitiko zezen plazan larunbat gauean jokatu den Euskal Pentatloi Sarian. Bertan, herri kiroletako bost desafio gainditu behar izan dituzte parte-hartzaileek proba bukatutzat emateko. Ez edonolako probak, gainera, indarra, erresistentzia eta sufrimendua neurtzen duten erronkak baizik.

Joxe Mari Olasagasti zen orain arte, pentatloiaren azken txapelaren jaun eta jabe, duela 28 urte irabazi zuena alegia. Eta, bazirudien desafioa antolatu zuen Xabier Orbegozo "Arria V" zela lekukoa jasoko zuena, baina azken unean baja izan zen lesio bat dela medio.

100 kiloko harriari 25 altxaldi; 400 kiloko harria 50 metrotan garraiatu, hiru kanaerdiko ebagi, sei plaza gurutzatu bi 50 kilotako bi txingarekin eta hiru kilometro egin lasterketa zezen plazan zehar. Horixek ziren parte-hartzaileek Euskal Pentatloi Sarian egin beharreko lanak.