Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahm 2-1 nagusitu zaio Tiger Woodsi Europak irabazi duen Ryder Cup txapelketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Europak Ryder Cupen 42. edizioa irabazi du banakako jardunaldian 14,5 puntu baliotsu erdietsita eta Estatu Batuei nagusituz Parisko Le Golf Nationalen.

  • John Rahm eta Tiger Woods. Argazkia: EFE

    John Rahm eta Tiger Woods. Argazkia: EFE

John Rahm 2-1 nagusitu zaio Tigers Woodsi eta Europak Ryder Cupen 42. edizioa irabazi du. "Banekien puntu garrantzitsua zela eta irabazi egin behar nuela", adierazi du Rahmek. Banakako jardunaldian 14,5 puntu erdietsita, Estatu Batuei nagusitu da Parisko Le Golf Nationalen.

Thomas Bjornen taldeak egun erabakigarria zuen aurretik igande honetan 10-6ko abantailarekin Jim Furken taldearekiko eta hauek jardunaldiko lehen partidetan estutu arren, 4,5 puntu erdietsi dituzte eta horrek txapelketa berriz irabaztea ahalbidetu die. Puntu horietako bat arestian aipatutako Rahmek lortu du Tigers Woodsi 2-1 irabazita.