Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Reala, derbirako faboritoa

Erredakzioa

Etxetik kanpo bi puntu bakarrik lortu dituen Osasuna hartuko du Realak eta Athleticek Mallorcaren zelaia bisitatuko du. Binakakoan, Olaizol II-Beginok bere nagusitasuna defendatuko dute

Igandean derbia izango dugu Anoetan: Reala eta Osauna bigarren aldiz izango dira aurrez aurre denboraldi honetan. Txuriurdinek Reyno de Navarran jasotako 3-1ekoari buelta eman nahiko diote eta apustuak bere alde dituzte. Reala faborito da Kiroljokoan, apustularien %30ak bere garaipena aurreikusten du eta. %30ak berdinketa izango dela uste du eta %25ak bakarrik egiten du Osasunaren garaipenaren alde.

Athleticek astelehenean jokatuko du Mallorcaren etxean eta lau garaipeneko bolada onari jarraipena eman nahiko dio. Caparrosen mutilek europar postuetako kokapenaz gozatzen ari dira, bertatik kanpo dagoen lehen taldearekin zazpi puntuko aldea dutelarik. Baina zurigorriek kontra dituzte aurreikuspenak, izan ere, Kiroljokoako apustularien %30ak bakarrik uste du garaipena lortuko dutela. %45ak Mallorcaren garaipena aurreikusten du eta %25ak Athleticek berdinketa lortuko duela uste du.


Olaizolaren nagusitasuna

Jardunaldiak joan, jardunaldiak etorri, Olaizola II eta Beginok bere aurkari guztiak garaitu dituzte Binakako Txapelketan eta asteburu honetan orain arte bi puntu bakarrik lortu dituzten Titin III – Pascualen txanda da. Norgehiagoka igandean jokatuko da Logroñoko Adarragan eta Kiroljokoako apustulariek sorpresarako tarte txikia ikusten dute: %25ak bakarrik egiten du Titin III – Pascualen garaipenaren alde.